Emaus Gipuzkoak bilduko ditu tamaina handiko hondakinak Intxaurrondon, Loiolan eta Martutenen
Udalak jakinarazi du Emaus Gipuzkoa SLUri esleituko diotela Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoen eremuan tamaina handiko hondakinak eta TEEH hondakinak (tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak) biltzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko eta baloratzeko kontratua, enplegu zentro berezietarako eta laneratzeko enpresetarako gordeta dagoena. Aurrekontua 178.814 eurokoa da eta urtebeteko iraupena du. Luzapenak hiru izan daitezke, urtebetekoa bakoitza.