Eneko Goia: "Giro aparta izan genuen Korrikaren amaieran, eguraldia lagun gainera"
Eneko Goia alkateak Korrikaren amaieraren balorazio ona egin du gaur Tokiko Gobernu Batzordearen bileraren osteko prentsaurrekoan. “Giro aparta izan genuen, eguraldia lagun gainera”, azpimarratu du Goiak. Jendeak gozatzeko aukera izan zuela nabarmendu du, eta alde horretatik, Korrika Donostian “giro onean” amaitu zela uste du.
Alkateak ezin izan zuen Korrikan parte hartu, “arrazoi pertsonalengatik”, eta Donostiako Udalaren kilometroan Aitzole Araneta (Elkarrekin Donostia), Reyes Carrere (EH Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Nekane Arzallus (EAJ) eta Jon Insausti (EAJ) zinegotziek eraman zuten lekukoa, beheko argazkian ikus daitekeenez.