Gizon bat atxilotu dute taberna bateko segurtasun arduradunari arma zuri batekin erasotzen saiatzeagatik

28 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean, Donostiako taberna bateko segurtasun arduradunari mehatxu egitea eta kuter batekin eraso egiten saiatzea egotzita. Gizona lokaletik kanporatu ostean gertatu da hori, eragozpenak eragin dituelako.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, gertaera 04:00ak baino pixka bat lehenago jazo da, Donostiako Alde Zaharreko taberna batean poliziaren presentzia eskatu denean, segurtasuneko langileak barruan eragozpenak sortzen aritu den pertsona bat atxikita zuelako.
Ustezko erasotzailea atxilotu egin du Ertzaintzak, eta, jarraian, ertzain-etxera eraman dute. Han geratuko da, epailearen esku utzi arte.