Zinemaldiak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren edizioaren deialdia egin du

Zinemaldiak Koprodukzio Foroaren Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdia egin du, eta izena emateko epea ekainaren 15ean amaituko da. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, eta finantzaketaren %20 ziurtatuta gutxienez. Europako proiektuek Latinoamerikarekin lotura zuzena izan behar dute.
Foroan aukeratutako proiektuak Zinemaldian aurkeztuko dira irailaren 19tik 21era, eta produktore eta zuzendarien eta mundu osotik etorritako bazkide posibleen arteko one-to-one bilerak ere egingo dira. Foroa bat dator Zinemaldiko bi works in progress-ekin, Europako (WIP Europa) eta (Latinoamerikako (WIP Latam) ekoizpenei zuzenduak.
Hogei proiektu aukeratuko ditu Zinemaldiak gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta: Agustina Chiarino ekoizlea, eta Zinemaldiko hautespen batzordeko kide diren Esperanza Luffiego eta Javier Martin programatzaileak.
Hautatutako proiektuek hiru sari irabazteko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria; DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) eta ArteKino Internation Prize Saria. Gainera, Zinemaldiaren eta Ventana Sur zinema-merkatuaren arteko elkarlanari esker, Foroan aurkeztutako Europako proiektuek Ventana Surreko Proyecta ekimenean parte hartu ahal izango dute, eta baldintzak betetzen dituzten gainerako proiektuek, Canneseko Marché du Film-eko Producers Network-aren hurrengo edizioan.
Aurten, berrikuntza gisa, Foroan izena ematen duten proiektuek Koprodukzio-Platino Industria Foroan hautatuak izateko aukera izango dute.