Gizon bat atxilotu dute Donostian, indarkeria matxistagatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, larunbatean gizon masajista bat atxilotu zuten Donostian, indarkeria matxistaren kasu batengatik. Segurtasun sailaren arabera, emakume batek masajistaren zerbitzuak kontratatu zituen, eta emakumeak salatu duenez, masajistak eraso egin zion. Larunbat gauean atxilotu zuten.
Egun berean, beste bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak indarkeria matxistaren kasuengatik: bat Bilbon eta beste bat Gasteizen.