Txomingo lehenengo danborrada sortu nahi du Lanberri auzo elkarteak
Txomiñeneko Lanberri auzo elkarteak auzoko lehenengo danborrada sortu nahi du, 2023ko San Sebastian egunera begira. “Donostiako egun handian gure auzoan danborren eta kupelen erritmoa etengabe entzuteko garaia iritsi da”, nabarmendu du Lanberrik. Horretarako, lehenengo bilera informatiboa egingo dute datorren astean, hilaren 28an, auzoko haurtxokoan, 20:00etan. Parte hartu nahi duten herritar guztiak bilerara joatera deitu dituzte.