Federico Garcia Lorca pasealekuko espaloia konpontzen ari dira
Abian dira Federico Garcia Lorca pasealekuan ibaiaren ondoan dagoen espaloia berritzeko lanak. 1.200 m2 aglomeratu gorri, 40 txorko eta kanaleta berria jartzen ari dira bertan. Lanek 72.300 euroko aurrekontua dute, eta apirilaren amaierarako obra bukatuta izatea aurreikusten dutela jakinarazi du Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak, Miguel Angel Diezek.