Nikaraguako Sergio Ramirez idazleak hitzaldia emango du Ernest Lluchen
Literatura, politika, memoria izeneko hitzaldia eskainiko du Sergio Ramirez idazle, kazetari, politikari eta abokatu nikaraguarrak Ernest Lluch kultur etxean, apirilaren 26an. Jaso dituen sarien artean aipatzekoak dira Jose Donoso Letren Sari Iberoamerikarra (2011), Carlos Fuentes Nazioarteko Saria (2014) eta Cervantes Saria (2017). Ramirez bere ibilbideaz, obraz eta sormen unibertsoaz arituko da solasean Luisa Etxenike idazlearekin batera.
Donostia Kulturak jakinarazi duenez, gonbidapenak Ernest Lluch kultur etxean eskatu daitezke apirilaren 21etik aurrera. Eskaera bakoitzeko gehienez bi gonbidapen eskatu ahal izango dira.