Yago Agirre eta Beñat Ilzarbe txirrindulari donostiarrak euskal selekzioarekin aritu dira asteburuan
Donostialdea Bizikletan txirrindularitza taldeko Yago Agirre eta Beñat Ilzarbe donostiarrak euskal selekzioarekin lehiatu dira asteburuan, eta Agirre brontzezko domina batekin itzuli da. Espainiako txapelketan lehiatu dira ostegunetik igandera, eta Agirrek Taldekako Jazarpenean eskuratu du bere domina.
Txirrindularitza taldeak martxoan aurkeztu zuen denboraldia, udaletxean, eta nabarmendu zuten “askoz hobeto” hasi zirela. Agirreren dominarekin, beraz, bide onetik jarraitzen du talde donostiarrak.