Aste Santuan Parte Zaharretik ibili den jende kopurua %38 igo da
Pandemiaren ostean, dena lehengo egoerara itzultzen ari da, baita Donostiako turismoa ere. Hain zuzen ere, Marisol Garmendia zinegotziak jakinarazi duenez, pasa den astean, Aste Santuan alegia, Parte Zaharrean ibilitako jende kopurua %38 igo zen, iazko Aste Santuarekin alderatuta. Larunbatean erregistratu zituzten joan-etorri gehien: 115.265. Garmendiak nabarmendu du Aste Santuan Parte Zaharrean erregistratutako bisitari kopurua pandemia aurreko datuetara gerturatu dela aurten.