Intxaurrondoko XXVIII. Ibiltariaren Astea egingo dute datorren astean
Haizalde elkarteak eta Intxaurrondoko kultur etxeak Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen XXVIII. edizioa antolatu dute apirilaren 25etik 29ra. Bidaiek eta berauek aberasten dituzten esperientziek gidatuko dituzte eskainiko diren hitzaldiak.
Solasaldiak 19.30ean izango dira eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Bertan izango dira Ana Zamorano (apirilak 25), Jose Enrique Gundin (apirilak 26), Amaia Maguregi eta David Fernandez (apirilak 27), Antton Gurrutxaga (apirilak 28) eta Blanca Fernandez (apirilak 29).
Gainera, aste horretan zehar Bizitza pedaletara izeneko erakusketa egongo da ikusgai Intxaurrondoko kultur etxean bertan, 16:00etatik 20:30era. Ana Zamorano eta Txuri Fernandezek planetan zehar pedalei eragin bitartean paisaiak dastatzeko eta beste bizitza eta mundu batzuk ezagutzeko aukera izan dute. Erakusketak bi emakume horiek partekatzen dituzten sentsazioak, bizipenak eta emozioak islatzen ditu.