Kontxako Banderaren kartela aukeratzeko lehiaketa abiatu dute
Donostiako Udaleko Festak sailak 2022ko Kontxako Banderako kartelaren lehiaketa abiatu du, eta lanak aurkezteko epea ireki dute dagoeneko. Maiatzaren 27ra arte egongo da irekita epea, eta lehiaketaren oinarriak hemen irakur daitezke.
Bestalde, Donostia Festakek jakinarazi duenez, aurten ez dute lehiaketarik egingo Aste Nagusiko eta Euskal Jaietako kartelak aukeratzeko: “2020an bi jarduera horiek ezin izan zirenez ospatu COVID-19arengatik, aurtengo ekitaldi hauek iragartzeko, 2020an saritutako kartelak erabiliko dira (urte horretan ezin izan ziren erabili). Era berean, aurtengo Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragartzeko kartelean 2019. urteko Argazki Lehiaketan argazki irabazlea erabiliko da”.