Zurutuza omenduko dute ostegunean Anoetan
Realak Bartzelonaren aurka jokatuko du bihar, hilaren 21ean Anoetan (21:30), eta David Zurutuza jokalari txuri-urdin ohia omentzeko aprobetxatuko dute. Pandemia dela eta, Zurutuzak ez zuen aukerarik izan realzaleen aurrean agur esateko, baina “orain, familiari txuri-urdinari agur esateko aukera izango du”, Realak nabarmendu duenez. Neurketa hasi aurretik egingo diote omenaldia, eta Jokin Aperribai presidenteak klubaren Urrezko eta Brillantezko Intsignia emango dio, “Realarekin izan duen ibilbide bikainarengatik”. Aspaldiko partez, “Zuru, Zuru!” oihukatu ahalako dute berriz ere realzaleek Anoetan.