Donostian salatutako azken eraso matxistaren aurka mobilizatu dira
Pasa den larunbatean gizon masajista bat atxilotu zuten Donostian, haren zerbitzuak kontratatu zituen emakume batek salatu baitzuen sexu erasoak egin zizkiola. Horren aurrean, Donostiako Itaia emakumeen antolakunde sozialistak elkarretaratzea egin zuen asteazken arratsaldean Bulebarrean, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean. “Aurrerantzean ere indarkeria matxistari aurre egiteko helburuarekin bide beretik lanean jarraituko dugu”, adierazi dute sare sozialetan.
?Mila esker atzo hurbildu zineten guztioi. Aurrerantzean ere indarkeria matxistari aurre egiteko helburuarekin bide beretik lanean jarraituko dugu.
— Donostiako Itaia (@itaia_donostia) April 21, 2022
Batu borrokara! pic.twitter.com/6JqokiZUoy