Udalinfok arratsaldez zerbitzua emango du Easo kaleko bulegoan
Donostiako Udaleko hiritarren arreta-zerbitzuak, Udalinfok, arratsaldez emango du berriro ere zerbitzua Easo 41eko bulegoan, apirilaren 25etik aurrera. Hortaz, Udalinfok osasun larrialdiaren ondorioz Morlansera behin behinekoz aldatu zuen zerbitzua Easo kaleko bulegoan berreskuratuko du. Era berean, Morlanseko bulegoa ohiko ordutegira itzuliko da.
Easo kaleko bulegoak ordutegi zabalagoa izango du (09:00-14:00 eta 16:00-18:00) hiritarrei ematen dien zerbitzua hobetuz. Udalak jakinarazi du modu presentzialean arreta jaso ahal izateko aurretiko hitzordua izatea ezinbestekoa izango dela aurrerantzean ere. Hitzordua hartzeko 010 telefonora deituta edo udalaren webgunearen bidez egin daiteke.