La Primitiva loteriaren zozketak ia 72.000 euro banatu ditu Donostian
Bonoloto zozketak joan den astean Intxaurrondon 50.000 euroko sari bat eman ostean, estatuko loteriak beste sari garrantzitsu bat banatu du Donostian asteburuan. Hain zuzen ere, larunbateko, hilaren 23ko, La Primitiva zozketaren bigarren kategoriako billete saritu bat balioetsi dute Groseko Bermingham kaleko 31. zenbakiko Sagar loteria dendan: 71.794 euroko saria zuen billete horrek.
Donostiatik gertu ere beste sari bat eman dute asteburuan, igandeko El Gordo De La Primitiva zozketako bigarren kategoriako sari bat balioetsi baitute Lasarteko Geltoki kaleko 15. zenbakian, 85.039 eurokoa.