Ur Kirolakek hainbat pertsona omendu ditu mendeurreneko lehen ekitaldian

Larunbatean, hilaren 23an, Ur Kirolak arraun klubak mendeurreneko lehen ekitaldi berezia egin zuen Loiolako egoitzan. Azken urtetan erositako zortzi arraunontziri izena jarri, eta klubaren alde lan egindako hainbat pertsona zein elkarte omendu zituzten. Ekitaldian klubeko arraunlariek parte hartu zuten –90 inguru dira–, baita ere Ricardo Unzueta presidenteak eta zuzendaritzako kideek. Eneko Goia alkatea ere omenaldian izan zen.
Omendutako pertsonei eta elkarteei dagokienez, ondorengoak izan ziren: Mikel eta Manu Peribañez, Iñaki Egibar, Javier Nogueras, Jesus eta Patxi Aldalur, Loiolatarra elkartea, Iñaki Arana, Trinido Vaqueriza eta Juan Landaberea.
Hilaren 10ean klubak 22. Korrikan parte hartu zuen. Mendeurrena dela eta, kilometro bat erosi zuten.