Bertso afari musikatua egingo dute Antiguan
Antiguako Istingorra elkartean bertso afaria egingo dute maiatzaren 7an, larunbatean, 20:00etan. Pandemiak eragindako egoera dela eta, bi urtez ezin izan dute elkartean harrera ona duen bertso saioa egin, eta orain, berriz antolatzea erabaki dute. Jon Maia, Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariak ariko dira kantuan, eta saioa musikatu egingo dute gitarrarekin eta teklatuarekin. Gai jartzaile lanetan Ander Aranburu Lizarra ariko da.
Sarrera irekia da. Txartelak Istingorra elkartean edo Whatsapp bidez (Tel: 666208915) eskuratu ahal izango dira 25 euroan.

