Ane Etxezarretak beste urtebeterako berritu du kontratua Realarekin
Talde txuri-urdinak eta Ane Etxezarreta futbol jokalariak akordioa lortu dute kontratua 2023ko denboraldia bukatu arte luzatzeko. Beasaingoak ondorengoa adierazi du kontratu berria sinatu ostean: “Oso pozik nago klubean beste urtebete jarraituko dudalako eta eskaini didaten konfiantzagatik. Realeko kamiseta janztea txikitako ametsa izan da”.
Ligako azken txanpan, Reala dagoeneko datorren denboraldiari begira lanean ari da talde lehiakorra izateko. Izan ere, asteburuan ziurtatu dezake datorren sasoian Txapeldunen ligan aritzea, historian lehen aldiz.