Paisaia linguistikoaren garrantzia euskararen normalizazioan
Euskararen normalizazioan paisaia linguistikoak garrantzia handia du, uneoro begietatik sartzen zaigunak hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran eragiten duelako.
Kaleko paisaia linguistikoaren erakusleiho garrantzitsuak dira merkataritzako erakustokien hizkuntza. Eta kalean ez ezik, establezimendu horien barruan hizkuntza erabiltzeko gonbitean ere eragin handia du. Horregatik, oraingoan, Egia auzoan dagoen Ecolaundryk garbitegi autozerbitzua zoriondu nahi dugu errotulazio osoa euskaraz eskaintzen duelako.
Donostiako hizkuntza paisaian ikusten ditugun hizkuntzarekiko urraketak zein zoriontzeak argazki baten bidez zabaldu nahi ditugu. Parte hartu nahi? Deigarri egiten zaizuen horri argazkia atera eta bagera@bagera.eus helbidera bidali.