Poltsiko Antzerkiaren 31. jaialdia maiatzaren 5etik 22ra egingo da
Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkiaren jaialdiaren 31. edizioa antolatu du maiatzaren 5etik 22ra. Formatu txikiko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenek osatzen dute programa, eta guztira hamalau konpainiek hamasei ikuskizun eskainiko dituzte, 34 emanalditan. Horietatik hamazazpi euskaraz izango dira, eta beste erdiak gaztelaniaz.
Jaialdi honetan antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan programatzen dira saioak. Hala ere, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden espazioak eta lekuak dira (tabernak, adibidez), eta, gainera, formatu berriekin esperimentatzeko bidea ematen dute.
Edizio honetan ere, Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XII. deialdiko irabazleak hartuko du parte: Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlanak. Hain zuzen ere, aurten izango diren bi estreinaldietako bat izango da Ivanka; bestea, aldiz, Andoni Mutiloaren Sex Sua izango da. Era berean, edizio honetan ikusi ahal izango dira Nerea Arriolaren Carmen-en zai, Felix Alboren El pueblo de los Mellados, Estefania de Paz Asinen La Reina del Arga zirkua, Alazne Etxeberriaren De esto tambien se sale, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen Luze edo Motz edota Javier Merinoren Dialogos con mi barriga, besteak beste.
Saioak ostegunetik igandera izango dira, eta ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da eserlekuak bete arte. Esteka honetan ikus dezakezue programazio osoa.