2021etik hiriko hamaika eragile zigortu dituztela salatu du Piztu Donostiak
Piztu Donostia plataformak salatu duenez, 2021ean eta 2022an hamaika eragile sozial eta politiko zigortu egin dituzte Donostian, mozal legea erabilita. Horregatik, “Donostia mozal hiria” dela salatu dute berriz ere.
Hain zuzen ere, honako hauek dira, Piztu Donostiaren informazioaren arabera, 2021etik hona hirian zigortutako eragileak: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Piztu Donostia, Parte Zaharreko Gazte Asanblada, Ernai, Gazte Koordinadora Sozialista, Itaia, Ikasle Abertzaleak, Jardun, ELA sindikatua, LAB sindikatua eta Kontseilu Sozialista.