Hirugarren graduan jarri dute Juan Karlos Herrador preso donostiarra
Beste preso donostiar bat, Juan Luis Agirre Lete, Euskal Herriratu egin dute.
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, hirugarren graduan jarri dituzte bigarrenean hainbat euskal preso, tartean Juan Karlos Herrador Pouso donostiarra. Basauriko espetxean dago Herrador, eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak apirilaren 26an eman zion hirugarren gradua.
Bestalde, Juan Luis Agirre Lete preso donostiarra Euskal Herriratu egin dute: Soriako espetxetik (Gaztela eta Leon, Espainia, 260 kilometro) Zaballakora (Araba) lekualdatu dute.