Kote Cabezudok espetxean jarraituko du
Kote Cabezudoren behin-behineko espetxealdia bihar bukatuko da, baina Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak gaur ateratako auto baten bidez erabaki du oraingoz kartzelan jarraituko duela. Sententzia atera arte, badaezpadako kartzelaldian lau urtez egon daiteke gehienez, baina epaimahaiak zehaztu du Cabezudok espetxean jarraituko duela aurrez ezarritako beste bi zigorren ondorioz: azaldu dute martxoan beste bi espetxe zigor betetzen hasi zela, bost eta zazpi hilabetekoak, eta horiek nahikoak direla akusatuak kartzelan jarraitzeko.
Kontuan izan behar da hainbat auzibide dituela Cabezudok bere kontra irekita, eta era horretan ulertu behar da espetxeratzea luzatzeko hartu duten erabakia.
Bitartean, sententzia idazten ari dira. Iragarri dute “frogatutzat” eman dituztela akusatuaren aurkako hainbat salaketa, eta zortzi urte baino gehiagoko kartzela zigorra bete beharko duela.