Realeko neskek Anoetan jokatuko dute ligako azken partida
Denboraldia borobiltzeko, Realaren eta Alavesen arteko euskal derbia Anoeta futbol zelaian jokatuko da hilaren 15ean, 12:00etan. Ligako azken jardunaldiko neurketa izango da. Txuri-urdinek pasa den asteburuan ziurtatu zuten Txapeldunen Ligan aritzeko txartela.
Bi neurketa falta dira liga bukatzeko, eta Reala sailkapeneko bigarren postuan dago. Puntu bakarra batu behar dute bigarren tokiari eusteko. Hirugarren bukatuko balute ere, Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera izango lukete.