Sarrueta pasealeku berria maiatzaren 14ko asteburuan irekiko dute
27 industrialdeko biribilgunea eta Martutene auzoa lotuko dituen Sarrueta pasealeku berriko lanak bukatzear dira. Uraren Euskal Agentziak hedabide honi jakinarazi dionez, hilaren 14ko asteburuan irekiko dute. Errepide berria, bidegorria eta oinezkoentzako pasabide bat eraiki dituzte.
Iazko martxoan, Martuteneko eta 27 industrialdeko zubien arteko ibilgua zabaltzeko obra bukatu zuten. Kilometro erdiko tartean, Urumearen ibilguak 45 metroko zabalera du orain –20 metro gehiago–. Ibaiaren zabaltze gehiena Sarrueta pasealekuaren aldean egin zuten. Ibilgua zabaltzeko, 120.000 metro kubiko lur eta harri hondeatu eta garraiatu zituzten.