Zurriolako surf eskolei uda amaierara arte luzatu diete kontzesioa

Udalak martxoan abiatu zuen Zurriolako hondartzan jarduten duten surf eskolen kontzesioak 2025era arte berritzeko lehiaketa publikoa, baina gaur egungo eskolek eskatuta, udalak uda amaierara arte luzatu die kontzesioa, Noticias de Gipuzkoa hedabideak argitaratutako informazioaren arabera.
Eskolek argudiatu dute dagoeneko ikastaroetarako izen emate epeak irekita zituztela eta material berria erosita zutela, besteak beste. Horrela, udalak kontzesioak luzatzea erabaki du, baina, udaren ondoren, lehiaketa berriz abiatuko dute. Gehienez zortzi enpresak erabili dezakete Zurriolako hondartza surf ikastaroak eskaintzeko.