Alicia Amatriain dantzari donostiarrak dantza utziko du

Ia 30 urteko ibilbidearen ostean, Alicia Amatriain dantzari donostiarrak dantza uztea erabaki du. Haurra zela, Donostiako dantza kontserbatorioko Peter Brown eta Ageda Sarasua irakasleek lagundu zioten txikitan balletean trebatzen, eta 14 urterekin Stuttgarteko (Alemania) John Cranko Schulera joan zen dantzari gisa bere ibilbide profesionala hastera.
2017an Benois de la Danse saria irabazi zuen, dantzako Oscarra. Orain, amatasunak eta aldakan duen lesio batek agertokiak uztera bultzatu dute Amatriain. “Une honetan, oroitzapen onez gain, oso txarrak ere baditut, eta horregatik nahiago dut mundu honetatik pixka bat atera”, azaldu du Amatriainek EITBri egindako adierazpenetan.