«Gaur egun, Añorgako Cementos Rezola Alemaniako multinazional batena da»
Amassorrain ikastolako 6. mailako ikasleek sektore ekonomikoak landu ditugu ikasturte honetan. Horretarako Añorgako arlo desberdinetako protagonista garrantzitsuenak hautatu ditugu, horietako bat Cementos Rezola fabrika delarik. Laura Egido bertako langilea da, eta bere esperientzia kontatu digu elkarrizketa honetan, baita lantegiak nola funtzionatzen duen ere.

Zenbat urte dituzu?
47 urte ditut.
Non jaio zinen?
Donostian jaio nintzen.
Non bizi zara?
Astigarragan bizi naiz.
Non ikasi zenuen? Eta zer ikasi zenuen?
Donostian ikasi nuen, eta Enpresa ikasketak egin nituen.
Zenbat seme-alaba dituzu?
Alaba bat daukat.
Non egiten duzu lan?
Rezolan egiten dut lan, bulegoan.
Beste lanen bat eduki duzu?
Ez, ez dut beste lanik eduki.
Zenbat urterekin hasi zinen Rezolan lan egiten?
25 urterekin hasi nintzen Rezolan lan egiten.
Nola eta zergatik hasi zinen Rezolan?
Ikasketak bukatu ondoren etorri nintzen lan egitera.
Gustura al zaude zure lan postuan?
Bai, gustura nago.
Zer egiten duzu zure denbora librean?
Nire denbora librean nire alabarekin egoten naiz parkean.
Zenbat langile zarete Rezolan, eta bakoitza zein sektorean?
Gutxi gorabehera, 103 langile gara. Lana harrobian hasten da hamar langilerekin. Mantenu bat behar du prozesuak: 30 langile elektrizista, mekanikoak ere bai. Gero, produkzioan 50 langile ari dira urte osoan lan egiten txandaka, goizez, gauez… eta administrazioan beste hogei langile daude.
Gutxi gorabehera zenbat emakume eta zenbat gizon?
90 gizon eta 15 emakume, gutxi gorabehera, %90 gizonak dira, eta %10 emakumeak.
Norena da fabrika?
Heidelberg Cement Group-ena da. Oraintxe bertan fabrika Alemaniako multinazional batena da.
Zenbat diru gastatzen duzue urtean eta zenbat irabazi?
Rezola enpresa muntinazional bat denez, ez dute esaten Añorgan zenbat, Bizkaian zenbat… Espainiako fabrika guztiena batera kalkulatzen dute, eta oso zaila da zenbat irabazi eta zenbat galdu kalkulatzea.
Beste enpresa batekin lan egiten duzue zementoa saltzeko?
Ez, guk gure komertzialak dauzkagu. Lehen, Añorgakoak ziren, orain, multinazional honek hartu gintuenetik, hiru instalazioetan komertzial berdinak erabiltzen ditu, eta hemengo komertzialak mugitu egin dituzte, Malagara.