Mugimendu feministaren protesta, iruditan

Talde ultraeskuindarrek antolatutako prozesioaren aurka erantzun jendetsua eta indartsua eman du jendeak Donostian. Mugimendu feministaren deialdiari erantzunez, jendetza bildu da Amaran, eta ozendu dira borroka feministaren aldeko eta faxismoaren aurkako aldarriak. Abortu eskubidea defendatu dute, eta Askabide klinikari elkartasuna adierazi diote.
















