Amara Berriko saltokiek hainbat sari zozkatuko dituzte auzoan kontsumitzen dutenen artean
Amarako Merkatarien Elkarteak (Gipuzkoako merkatarien federazioaren barruan dago) udaberriko kanpaina abiatu du Amara Berrin. Gaurtik, hilaren 9tik, maiatzaren 23ra arte egongo da abian kanpaina, eta auzoan kontsumitzen duten herritarren artean zenbait sari zozkatuko dituzte. Hain zuzen ere, 50 euroko opari txartelak, Nekatur elkarteko landa ostatu batean asteburua pasatzeko egonaldiak eta EGO Osasun Zentrorako bi saio zozkatuko dituzte. Kanpainan mota askotako establezimendu ugarik hartuko dute parte, eta beheko irudian ikus daitezke.