Maiatzaren 14an egingo da Añorgako Izpiak jaialdia
Ekirock, Añorgako Izpiak jaialdiaren bigarren edizioa maiatzaren 14an egingo dute. Aurten ez da sarrerarik beharko, eta 12:30ean hasiko da Añorga txikiko eskola zaharrean Ivan Nikolairen emanaldiarekin. Ondoren, 13:30etik aurrera, Añorgako Harrobiaren plazan Starblues, Petti eta Bidelapurrak arduratuko dira jaialdia girotzeaz. Kontzertu horien arteko hutsuneetan Dj Monky Man arituko da.
Bazkaltzeko aukera ere izango da, baina antolatzaileek horretarako sarrerak lehenago erostea gomendatu dute. Esteka honetan eros ditzakezue.
Bestalde, jakinarazi dute egun osoan zehar eskainiko diren emanaldiak soilik eguzki izpiek sortutako energiaz baliatuko direla.