Alaialden igogailua jartzeko lizitazio aurrekontua handitu du udalak
Donostiako Udalak Egiako Alaialde eremuan parke bat eraikitzeko proiektua onartu zuen iazko martxoan. Horrekin batera, kaleen arteko lotura hobetzeko igogailu bat jartzeko kontratazio espedientea abiatu zuen. Ordea, proiektuaren lizitazioa adjudikatu gabe geratu denez, obraren aurrekontua %40 handitu du udalak. 513.266 eurokoa zen, eta, orain, 673.325 eurokoa da.
Igogailuak auzuneko sei eraikinetako hamaika atariei zerbitzua emango die. Igogailuaren goiko geltokira sartzeko pasabide bat egingo dute, eta igogailua kokatuko duten eremua berrantolatuko dute. Esaterako, 4. eta 6. atarietara sartzeko arrapala berri bat eraikiko dute.