Donostiako hegaztiak ezagutzeko ibilaldiak, maiatzean eta ekainean
Donostiako Udaleko Ingurumen sailak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ibilbide ornitologikoak antolatu dituzte Donostian, herritarrek hiriko hegaztiak eta biodibertsitatea hobeto ezagutu ditzaten. Lau ibilaldi gidatu egingo dituzte: bi Ametzagaina parkean eta bi Aiete parkean.
Ametzagainakoak larunbat honetan (hilak 14) eta ekainaren 11n izango dira, Ducasse mintegitik abiatuta. Aietekoak, aldiz, hilaren 20an eta ekainaren 12an izango dira, parkeko sarrera nagusitik abiatuta. Irteera guztiak 09:00etan hasiko dira, ordu eta erdiko iraupena izango dute eta elebitan izango dira. Era berean, doakoak badira ere, edukiera mugatua da, eta izena eman behar da, hemen klikatuta.