Frantzia pasealekuko nartzisoak moztu dituzte
Langile bat Frantzia pasealekuko nartzisoak mozten. (Argazkia: Socialistas Donostia) Frantzia pasealekuko nartzisoak moztu dituzte, azken asteetan euren bizi zikloa errespetatu ostean. Nartzisoak loratu ondoren, landareek oraindik bizirik jarraitzen zuten. Erraboila elikatzen ari ziren, eta lur azpian haziko dira datorren urtean berriro loratzeko.


