Txistulariak Konstituzio plazara itzuliko dira igandean
Azken bi urteotan, pandemiaren eraginez, Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak ezin izan du iganderoko bere ohiko kontzertua eskaini Konstituzio plazan, baina ohitura hori berrartuko dute igande honetan, hilaren 15ean. 12:15etik 13:00etara izango da, dianaren ondoren.
Orain arte, Santa Maria basilikan eskaini dituzte iganderoko kontzertuak, eta, horregatik eskertuta agertu dira txistulariak: “Eskerrak eman nahi dizkiegu Santa Mariako arduradun guztiei hain egoera luze eta gaitzean jarduerari ekiteko eskaini dizkieten erraztasun guztiengatik”.