Antso Jakitunaren hiribideko lanak egiteko Europako diru laguntzak baliatuko ditu udalak
Donostiako Udalak Next Generation Europako funtsen zati bat turismo eremuetan merkataritza jarduerak indartzeko erabiliko du. Zehazki, 1.354.960 euroko diru laguntza onartu zuten asteartean hainbat proiektu aurrera eramateko. Esaterako, Antso Jakitunaren hiribideko lanak. Aurkeztutako proiektu osoaren %80 finantzatuko dute horien bidez –1.693.700 euro, BEZik gabe–.
Amara Berriko Antso Jakitunaren hiribideko alde bikoitian hainbat obra daude aurreikusita: espaloiak zabaltzea, apaintzeko eta lorategia jartzeko obra zibila, wifi ekipoak instalatzeko obra zibila, jendetza eta mugikortasuna kontrolatzeko ekipamendua eta argiztapen adimenduna instalatzea. Lan horiek aurten egitea aurreikusten du udalak.