Euskal Itsas Museoak gogoetarako jarduerak antolatu ditu hilaren 18rako
Donostiako kaian dagoen Euskal Itsas Museoak hilaren 18ko Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du. Aurtengo leloa Museoen boterea da, eta horren ildoko hainbat jarduera prestatu dituzte bisitarientzat.
Doan bisitatu ahal izango da Tromelin: esklabo ahaztuen uhartea aldi baterako erakusketa. Parte hartzaileek erakusketaren inguruan hausnartuko dute, eta gogoetak beheko solairuan kokatuko den arbel batean jasoko dituzte. Bi bisita egingo dituzte hilaren 18an; 11:00etan gaztelaniaz eta 17:00etan euskaraz. Bestalde, Josean Olabe artistak Esentziaren bila erakusketaren doako bisita gidatua egingo du 12:00etan. Rumbo a la esencia komikiaren dokumentazio eta sorkuntza prozesua azalduko du gaztelaniaz.
Azken topaketa
Hilaren 18an ere udaberriko Ontziratu zaitez topaketaren azken saioa egingo dute museoan. Ander Arrese arkeologo eta historialariak gidatuko du. Espedizio arkeologikoa Islandian: 1615ean hildako euskal arrantzaleen pezioen bila gaia jorratuko du. Topaketa doakoa izango da, 19:00etan, eta gaztelaniaz.
Jarduera guztietan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea museoaren webgunean edo 943 43 00 51 telefonora deituta.