Bost urte errautsen artean
Zubietako erraustegia eraikitzen hasi zirenetik bost urte bete dira. 'Berria' egunkariak ikus-entzunezko erreportaje bat landu du gaiaren inguruan.
Duela bost urte jarri zuten Zubietako erraustegiaren lehen harria. Zehazki, 2017ko maiatzaren 10ean hasi ziren errauste plantaren eraikuntza lanak, baina polemikaz betetako hamabi urteko prozesua ekarri zuen aurretik. Gipuzkoako hiri hondakinak erretzeko irtenbide egokitzat aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubietako herritarrek (Donostiako udalerria), ordea, ez zuten gauza bera pentsatzen.
“Guk badakigu erraustegia geldituko dela, ez daukala etorkizunik. Guk lehenbailehen geratzea nahi dugu”. Horrela mintzatu da Fernando Iturralde Zubietako bizilaguna, Berria-k ostegunean estreinatu zuen ikus-entzunezko erreportajean. EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kidea da Iturralde, eta zuzen esan du: “Materia erretzea ez da etorkizuna; hori etorkizuna bukatzea da”. Era berean, Xabier Mitxelena Iparragirre Osasuna eta Errausketa ikerketa taldeko kidearekin eta Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkatearekin hitz egin du Berria-k erreportajean. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuarekin ere hitz nahi izan du hedabideak, baina Asensiok ez du erreportajean parte hartu nahi izan.
Jone Arruabarrena kazetariak ondu du erreportajea, eta Berria-ren webgunean irakur dezakezue osorik. Jarraian, Berria TB-k egindako ikus-entzunezko erreportajea: