Feministaldiaren programazioa birpentsatzen hasiko dira
Hilabeteak gelditzen dira oraindik 2022ko Feministaldirako, baina antolatzaileak “programazioa birpentsatzeko gogoa eta desira bor-bor” daukate, eta horretara jarriko dira maiatzean. XVII. Feministaldia azaroan egingo dute.
Hain zuzen ere, estreinakoz, Azala espazioarekin (Lasierra, Araba) elkarlanean arituko dira, eta hilaren 27an, 28an eta 29an: “Han elkartuko gara, Mikorrizak programaren barruan, lagun eta pentsalari feministekin azaroaren bukaeran datorren jaialdiari elkarrekin forma ematen hasteko. Feministaldiaren lantaldeaz gainera, Mijo Lizarzaburu, Paloma Chen, Mirari Echavarri eta Idoia Zabaleta izango dira topaketan”.