Donostia Arraun Lagunak izan da onena Gipuzkoako trainerilletan
Trainerilletan ez du areriorik izan Donostia Arraun Lagunakek. Atzo Gipuzkoako Trainerillen Liga irabazi ondoren, gaur txapelketa ere irabazi dute. “Talde lanak ez du mugarik!”, adierazi dute sare sozialetan. Pasaiako uretan jokatu da, eta denborarik onena egin dute donostiarrek. Bigarren sailkatu da Hondarribia hiru segundora, eta hirugarren Zumaia 43 segundora.
Gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak eskuratu du bandera, Donostiarraren aurretik. Zazpi segundoko aldea izan da bi ontzien artean. Orio izan da hirugarren eta Getaria laugarren.