Zubietako erraustegira iristeko sarbidea itxi diete
Errausketaren Aurkako Mugimenduak manifestazio jendetsua egin zuen atzo, Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegiraino. Ordea, ez zieten azpiegitura ondora hurbiltzen utzi, sarbidea hesi batekin itxi zutelako. Noaua hedabideak jakinarazi duenez, martxaren antolatzaileek baimena eskatu zuten erraustegi ondora iristeko, baina azken unean galarazi egin zieten. Horrela ere, protesta eta bukaerako ekitaldia aurrera eraman zituzten.
#Zubieta ko erraustegiraino ezin iritsi. Bidea hesitu dute, antolaluntzak baimena eskati arren.@ErrausAurkMugi pic.twitter.com/qvHIJxNTyl
— noaua (@noaua) May 14, 2022
Erraustegia gelditu! Sistema aldatu, ez klima lelopean lagun askok bat egin zuten martxarekin. 11:00ak inguruan abiatu ziren Lasarte-Oriako erdigunetik, eta pausoz pauso iritsi ziren Zubietako erraustegira.
#Zubieta ko erraustegirantz hurbiltzen martxa. @ErrausAurkMugi pic.twitter.com/xEJdSHGHU9
— noaua (@noaua) May 14, 2022
Manifestazioaren deialdia hilaren 4an egin zuten, eta orduan jakinarazi zuten erraustegiko bi labeak apirilaren 26tik geldirik daudela. Horrekin batera, salatu zuten erraustegiaren kudeatzaileek eta Gipuzkoako zein EAEko agintariek “hainbat gauza ilun” ezkutatzen dizkietela herritarrei.