Donostiako 21 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte III. Gipuzkoa Burger Week edizioan
Gipuzkoa Burger Week-en hirugarren edizioa bihartik maiatzaren 29ra bitartean egingo da, eta Gipuzkoako 28 jatetxe eta taberna gipuzkoarrek euren hanburgesa onenak erakutsiko dituzte. 28 jatetxe horietatik, 21 Donostiakoak izango dira. Orotara 28 proposamen aurkeztu dituzte, jendeak gehien gustatzen zaion edariarekin goza ditzan, gehienez ere hamabi euroren truke.
Era berean, maiatzaren 28an Hanburgesaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta egun horretarako Gipuzkoako II. Hanburgesa Lehiaketa antolatu dute, 18:00etatik aurrera, Donostiako San Martin merkatuan. Bertan, 29 hautagaien artean hanburgesa artisau hoberena zein den erabakiko du epaimahai batek.
Ondorengoak dira Burger Week-en parte hartuko duten establezimendu donostiarrak: Araeta, Baluarte, SM taberna, Bideluze Garibai, Bideluze Gipuzkoa plaza, Capricho, Chopper, Garaitza, Goiko, Kai Street food & drinks, Kantxa Bera Bera, Korneer Cafe, La Morotxita, Las Vegas, Lio Bera Bera, Erdialdeko Lobo, Lobo Gros, Maiatza, Mesón Portaletas, Norta eta Ocho.