Jon Zulaika puntista donostiarrak Mexikoko Betway Jai Alai txapelketan hartuko du parte

Amerikako Estatu Batuetatik Mexikora joan da Jon Zulaika puntista donostiarra, gaurtik maiatzaren 25era arte jokatuko den Betway Jai Alai txapelketan parte hartzeko. Frontoia itxi arte, Daniako (Florida, AEB) aurrelaririk onenetarikoa zen Zulaika, eta txapelketa honetan bere kide ohia den Elizalde mexikarrarekin jokatuko du.
Bi urteko geldialdiaren ondoren, Mexikoko Frontoiak nazioarteko zesta-punta txapelketa bat hartuko du. Euskal eta mexikar pilotariak arituko dira, gazteak nahiz beteranoagoak.