Zahar etxeetako langileek irtenbide bat aldarrikatu dute Donostian, 258. greba egunean
ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako zahar etxeetako langileek 258. greba eguna egin dute gaur, hilaren 19an, Gipuzkoako Foru Aldundiari “hitzarmen duin bat” eskatzeko. Grebaren harira, manifestazioa egin dute Donostian, LAB sindikatuarekin eta zahar etxeetako egoiliarren senideekin batera.
Bulebarretik abiatu dira, Lan hitzarmena orain lelopean, eta Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte, euren lan eskubideak aldarrikatzen. Gipuzkoa plazan amaitu dute mobilizazioa, hitzartzearekin. Greba “arrakastatsua” izan dela adierazi dute, eta irtenbide bat eskatu diete erakundeei: “Badakigu bihar mahai negoziatzailea dugula, eta patronalari zein aldundiari euren lana egiteko eskatzen diegu, baita mahai gainera proposamen bat ekartzeko ere”. Era berean, “borrokan” jarraituko dutela nabarmendu dute: “Honaino iritsi bagara, ezin gara gelditu”.
Jarraian, manifestazioaren irudi bilduma: