Arratsaldean zabalduko dituzte Belodromoko eta Miniestadioko gimnasioak
Arratsalde honetan irekiko dituzte Belodromoko eta Miniestadioko gimnasioak, garbiketa lanak bukatu ondoren. Joan den igandean izandako euri zaparrada handien eta kazkabarraren ondorioz, ura sartu zen Belodromoko sarrerako tunelean, eta pistetara sartzeko zorian egon zen (50 zentimetrora). Aste honetako ikastaroak Paco Yoldi kiroldegian egin dituzte.