Baranda eta zubien behealdean metalezko sareak jartzeko eskatu du Elkarrekin Donostiak, hondakinak ibaira ez erortzeko
Elkarrekin Donostiak udalari eskatu dio jarrai ditzala Gipuzkoako beste udalerri batzuek hasitako urratsak, eta metalezko sareak jarri ditzala zubien eta pasealekuen baranden behealdean, hondakinak ibaira erori ez daitezen.
Aitzole Araneta bozeramailearen esanetan, neurri hori “benetan eraginkorra” da ibaietara hondakin arinak ez erortzeko (plastikozko botilak, poltsak, gozoki-bilgarriak…). Izan ere, askotan, haizearen ondorioz, uretan amaitzen dute.
Neurri horrek “oso kostu ekonomiko txikia” dakarrela azpimarratu du Aranetak, eta, beraz, ez dagoela “inolako justifikaziorik” sare metaliko horiek ibaien gaineko zubi eta pasealekuetako baranden behealdean ez jartzeko.