Pintura lehiaketa bat egingo dute bihar Intxaurrondon, Epilepsiaren Nazioarteko Egunaren harira
Pintura Lehiaketa bat egingo dute bihar, Intxaurrondoko Sagastieder plazan, Epilepsiaren Nazioarteko Egunaren harira. 10:00etatik 13:00etara izango da, eta haurrek, gazteek nahiz helduek hartu ahal izango dute parte.
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak (AGE) antolatu du, eta epilepsiatik kanpo dauden pertsona guztiak animatu dituzte lehiaketan parte hartzera. Gaia epilepsiaren eraginpean dauden pertsonen eskubideak izango da, lan eta hezkuntza arloan.