Bertsolari eguna berreskuratu du Donosti Berri elkarteak
Larunbatean egin zuten Amaran Donostiako II. Bertsolari Eguna. Arratsaldetik gauera arte hainbat bertso saio egin zituzten auzoko zenbait txokotan. Donosti Berri elkarteak antolatu eta berreskuratu zuen bertsolari eguna, bere mendeurrena ospatzeko jardueren barruan.
Amarako bizilagun batek bidalitako zenbait bideorekin laburpen bat osatu dugu:
Alboka tabernan, Beñat Gaztelumendi, Jon Altuna, Iñaki Gartziandia eta Mattin Luku bertsolariak aritu ziren. Kaxilda parean, berriz, Manex Mujika, Asier Ibarguren, Libe Goenaga, Ekain Tolaretxipi eta Andoni Rekondo, Unai Elizasu gai jartzailearen laguntzarekin. La Bodeguilla aurrean Nerea Elustondo, Izarne Zelaia, Antton Fernandez eta Beñat Torres bertsolariek kantatu zuten, eta Gorka Segurola aritu zen gai jartzaile gisa. Eta Pirpira taberna parean bertsotan aritu ziren Peru Aiarza, Aiert Ordoñez, Eñaut Martikorena, Itxaso Piquer eta Iker Ormazabal, eta gaiak Unai Elizasuk berak jarri zituen. Azkenik, bertso afaria egin zuten Donosti Berri elkartean, eta, ondoren, azken bertso saioa egin zuten bertsolari guztiekin.