Loteriaren lehenengo sariak 120.000 euro utzi ditu Donostian
Larunbateko Loteria Nacional zozketaren lehenengo saria 97.455 zenbakiari tokatu zaio, eta zenbaki sariduna duten bost billeteetako bat Donostian saldutakoa da, 25. loteria administrazioan, Bulebarrean. Lehenengo saria 600.000 eurokoa zen, eta, beraz, Donostiako billetea daukan pertsonak 120.000 eramango ditu. Beste lau billeteak Avilesen (Asturias, Espainia), Valldoreixen (Bartzelona, Herrialde Katalanak), La Pola de Gordonen (Leon, Espainia) eta Gandian (Valentzia, Herrialde Katalanak) daude.